INFORMAZIOA



Aurreko urteetan bezala,  aurten ere B06ko Jardunaldiak antolatu ditugu. Beste ikasturte batzuetan egin dugun eran, aurten ere oinarrizko konpetentzia bat hartu dugu ardatz: Konpetentzia Digitala jorratuko dugu.

HEZIBERRI 2020  Hezkuntza- Eredu Pedagogikoaren Markoak adierazten duenez, oinarrizko hezkuntza amaitzen duen ikasleak konpetentzia digitala eta mediatikoa eduki behar du, hau da, egungo herritarrek eskatzen duten alfabetizazio edo trebakuntza funtzional osoa.  Multimedia-konpetentzia hori eskuratu ahal izateko (euskarri analogikoetan eta digitaletan) beharrezkoa da baliabide digitalak (metodologikoak, instrumentalak,…) normalizaturik egotea irakatsi eta ikasteko prozesuetan eta egoeretan, diziplina-arlo guzti-guztietan. Helburua da IKTak ikasgelen egunerokoan  infiltratzea eta beren aukera berritzaileak txertatzea, hala nola gertatzen den egungo gizartean, non egunetik egunera zabalduago dauden. Bide honetan, aurtengo Jardunaldietako gai nagusia Konpetentzia Digitalaren ildoari eskeiniko diogu.

Helburu horri jarraituz, marko teorikoa azaltzeko gaian aditua den laguntzarekin kontatuko dugu, dagoeneko esperientziak eta estrategiak  landu dituzten bertako irakasleen aurkezpenak entzungo ditugu eta tailerretan ikasteko aukera ere izango dugu. Blog honetan bertan  ikus dezakezue Egitaraua eta parte hartzeko argibideak izena eman atalean.


Espazio honetan, jardunaldien aurretik gai honen inguruko artikuluak argitaratuko ditugu (hausnarketak, baliabideak, orientabideak…). Zuek ere parte hartu ahal duzue komentarioen bitartez. Zuen partaidetza espero dugu. Horrez gain, Jardunaldien ostean, ikusitako aurkezpen eta esperientzia guztiak bilduko ditugu blog honetan bertan interesa duzuen guztiontzat.

Gure xedea da irakasle ororen eguneroko lanean eta etorkizunerako erronketan hemen aurkeztuko diren ideiak eta esperientziak partekatzea eta erabilgarriak izatea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina