2015-10-15

Zergatik antolatu gurasoentzako IKT prestakuntza?



IKTen erabileran, beste arloetan bezalexe, baina agian nabarmenago, motibazioak eragiten du erabilera eta hortik dator ezagutza. Horrexegatik ikusten dugu adinaren ustezko mugak ederto gaindituta hainabt aiton-amona Skype edota Hangouts-en erabiltzaile sutsu bihurtuak, ilobak urruti bizi direnean.

Bada, gure ikasleen gurasoek, trebezia maila desberdinarekin, baina nork bere beharrizanen arabera, tresna digitalen eguneroko erabiltzaileak diren arren ez daukate, gehinetan, guk ikasleekin erabili nahi eta behar ditugun tresnen eta aplikazioen ezagutza apartekorik eta guk gurasoak gure esparrura erakarri nahi ditugu, jakin badakigulako eskolan egindako lanak etxean jarraipena duenean ikaskuntza prozesuak sendotu eta areagotzen direla.

Honengatik guztiagatik, gurasoekin egindako lana inbertsio modura ikusten dugu, gaur guk eurei irakatsi eta bihar etzi eurak izango dira euren seme-alaben bitartez edota gurekin batera ikasgeletan parte hartzen guri lagundu eta ikasle guztien konpetentziak goreneko mailara garatzen lagunduko digutenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina