2015-10-19

Twitter

Hola hemen aurkezpen laburra azaltzeko zer den Twitter


 

Gaur egun munduko Twitterren erabiltzaile aktiboak ia 300 miloi dira mundu osoan. Horiek egunero idazten eta irakurtzen dituzte txioak (140 karaktereko mezuak) informatzeko, komunikatzeko edo iritzia adierazteko.

Beste sare-sozialak bezala, Twitter da gazteen plataforma. Grafiko honetan ikus dezakegu Twitterren erabiltzaileen banaketa adinaren arabera.


Hauek izanda datuak, irakasle aintzindari batzuek ulertu dute ikasleengan Twitterrek duen eragina eta erabili dute sare sozial arrakastatsu hau gelako jarduerak eta proiektuak burutzeko. Gero eta hedatuagoa dago Twitterren erabilera didaktikoa geletan eta orain dela aste bat La Vanguardiak esaten zuenez, hauexek dira hamar arrazoiak Twitter erabiltzeko hezkuntzan:

  1. Laburpenak egiteko.
  2. Iritziak, pentsatzeko erak eta abar aurkitzeko.
  3. Informatzeko.
  4. Hitz egiteko.
  5. Ikasteko nahi duzuna, nahi duzunean eta nahi duzun moduan.
  6. Kontaktatzeko.
  7. Ikertzeko.
  8. Ebaluatzeko.
  9. Aztertzeko.
  10. Guk egindakoa munduari erakusteko.
Iturria: 10 razones para usar Twitter en Educacion, La Vanguardia (2015/10/12)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina